LibreOffice Calc-eko eragileak
Ondoko eragileak erabil ditzakezu LibreOffice Calc-en:
Aritmetika-eragileak
Eragile horien bidez, zenbakizko emaitzak lortuko dituzu.
Eragilea |
Izena |
Adibidea |
+ (Plus) |
Batuketa |
1+1 |
- (Minus) |
Kenketa |
2-1 |
- (Minus) |
Ukapena |
-5 |
* (izartxoa) |
Biderketa |
2*2 |
/ (barra) |
Zatiketa |
9/3 |
% (ehunekoa) |
Ehunekoa |
15% |
^ (Tartekatze-zeinua) |
Berretura |
3^2 |
Konparaziozko eragilea
Eragile hauek egiazkoa edo faltsua den adierazten dute.
Eragilea |
Izena |
Adibidea |
= (berdin ikurra) |
Berdin |
A1=B1 |
> (hau baino handiagoa) |
Hau baino handiagoa da |
A1>B1 |
< (hau baino txikiagoa) |
Hau baino txikiagoa da |
A1<B1 |
>= (hau baino handiagoa edo berdina) |
Hau baino handiagoa edo berdina da |
A1>=B1 |
<= (hau baino txikiagoa edo berdina) |
Hau baino txikiagoa edo berdina da |
A1<=B1 |
<> (desberdintza) |
Desberdintza |
A1<>B1 |
Testu-eragileak
Eragileak bi testu konbinatzen ditu testu bakar batean.
Eragilea |
Izena |
Adibidea |
& (And) |
AND testu-kateatzea |
"Aste" & "lehena" kateatzeak "Astelehena" ematen du |
Erreferentzia-eragileak
Eragile hauek egiazkoa edo faltsua den adierazten dute.
Heinak du lehentasun handiena, ondoren ebakidurak, eta azkenik bildurak.

Tiletaren karaktere bidez erreferentziak kateatzeko eginbidea duela gutxi inplementatu da. Tiletaren eragilea duen formula bat agertzen denean softwarearen bertsio zaharragoekin irekitako dokumentu batean, errorea ematen du. Erreferentzia-zerrendarik ez da onartzen matrize-adierazpenetan.